Zuengana jotzen dugu jakinarazteko pasa den otsailaren 4tik aurrera, Ibaiondo gizarte etxean, “MINBIZIA Ibaiondo contra el cáncer” izeneko programa garatzen ari garela.
Programa horrek, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea lagun duenak, honako bi helburu ditu: informatzea, sentsibilizatzea gehi hiritarroi ereduak ematea jakin dezaten nola egin aurre minbiziari; bai eta hiritarron artean bizi-aztura osasungarriak sustatzea ere.
Gutun honen bidez, gonbidapena luzatu nahi dizuegu ekintza guztietan parte har dezazuen; eta, bereziki, gure alboan izan nahi zaituztegu datorren martxoaren 25ean, Ibaiondoko gizarte etxean zehar antolatu dugun herri krosan.
Ekintzak “Kilometro bat minbiziaren kontra “ du izena eta 18:30etan izango da.
Ondo sentitzeko jarduera fisikoa zein importantea den nabaritu nahi dugu. Gizarte etxearen inguruan espaloitik buelta bat edo bi besterik ez ditugu emango. Adin guztietako jendeak har dezake parte.
Izena emateko epea martxoaren 1ean hasiko da eta partehartzaileko ordaindutako euroa Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteari diru languntza emango diogu,
Aldez aurretik eskerrak emanez eta gure artean izango zaituztegulakoan, har ezazue agur bero bat.
Ibaiondo gizarte etxeko teknikari taldea
Informazioa eta talde izen emateak:
Marisa Morón 945161813
cc.ibaiondo.dep@vitoria-gasteiz.org